XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alderdien aldizkariak eta euskara 1981ean.

Batzuek españitar hoberenak izan nahi ukhan dugu; berzeek frantzitar hoberenak (Jon Mirande).

Faltsua da penintsularren inbasioak guantxeei problemak sortu zizkienik.

Aitzitik, guantxeen problema oro ezabatu zituzten godoek, guantxeak hil eraziaz, alegia.

Euskararekiko apuntatzen diren soluzioen artean bi eratakoak ditugu: hiltzen utzi (zokokeriak ugalduz eta finantziatuz, lege aplikagaitzen bidez, ez-errealitate baten sinbolo bihurtuz...) edo eta, sosa, egitura politikoak eta herri borondatea dela bide, Euskal Herriko biztanle gehienen (edo gehienek ezagutzen duten) hizkuntza bilakatzea.

Alderdi edo eta elkarte politikoak ez dakigu zein soluziotara apuntatu diren edo zein armez apuntatzen dioten euskarari.

Eta euskararen erabilkerak inongo kriterio politikorik suposa baleza, begira (xehetasun nimiñoa izanik ere) iazko euskara portzentaia alderdien kazetetan.

Alderdien kazetak
Euskal Herriko alderdi maioritarioetariko bik (UCD eta PSOE) ez dute zuzenki deus argitaratzen.

Beste kasu batzuetan, zail da jakiten aldizkatasuna edo Herri Batasunaren kasuan, Eraiki HASIrena edo Tierra Vasca ANVrena, noraino diren errepresentatiboenak.

Garbi dagoke, halere, erantzunkizun gehiago dutela azken hautaldietan boturik gehien atera zutenek.

Goazen banan banan ikustera.

Euzkadi iaz arte PNVko jelkideentzat soilik zen kazeta, abuztuan kaleratu egin zuten eta kioskoetan salgai jarri.

Euskaraz agertzen diren mirrinak, ortografia ez-batuan, gipuzkeraz eta euskara batuan nahasirik publikatu ohi dituzte.

Ikatz Bizi, PNV Euzkotarrak taldekoek publikatzen duten kazetatxoan, %7,80 ikusten dugu euskaraz, bizkaieraz batez ere eta gai politikoez.

Kultura eta historia gaiak erdaraz agertu ohi dira.

Herri Batasunari dagokionez, ez du aldizkari propiorik eta bere partaide diren alderdikoetara jo dugu: Eraiki HASIrena eta Tierra Vasca ANVrena, biak ahaldenkariak.

Lehenean edozein gai agiri izan da euskaraz, bigarrenean, publikatu duten apurñoa, kantaren bat izan da.

Euzkadiko Ezkerraren Hitz bihilabetekarian, poema eta izenburuez lekorat, euskal historiaz iaz Joseba Agirreazkuenagak egindako sail luzeska agertu zen euskaraz.

Eta Euskadiko Ezkerraz ari garelarik, hainbat sektoreri buruzko argitalpenak diogun.

Zuloa, Ezkerretik, Hi, txo erdaraz suertatu direla osorik, Petralanda salbu (Kazeta ekologista honetan % 40ren bat publikatu dute euskaraz).

Teoria mailako Arnasa ahaldenkariaren lumeroa guztiak, iaz lau, erdaraz argitaratu dituzte.

PCE-EPKren Hemen eta Orain kazeta, bihilahetekaria omen, baina iaz bi ale soilik atera zuten, 14.a eta 15.1, biak erdaraz.

Hemendik (hau ere EPKrena) astekaria, militante eta sinpatizante mailan zabaldua eta hainbat kioskotan salgai, erdaraz zen komunzki, salbu eta izenburu eta sarrera llabur zenbait euskaraz, eta zernai gaitaz eginiko artikuluxka solteren bat.

EMKren Zer Egin kazetak, hilabetekari gisan iraun zuen, 198leko azken hilabeteak salbu, denboraldi horretan hamabostekari bihurtu baitzen.

Aintzin solas eta laburpenez kanpo, entrebistak eta edozein gaitako artikuluak agertu dira euskaraz.

%11 inguru ekarri ohi zuen euskaraz baina hamabostekari bihurtu zenetik, dexente jaso zuen euskara kopurua.

Azkenengo aleetan, %17 tik 20ra bitartean dakar denetan.

Aztertu ditugun aldizkari politikoetatik, euskarari tratamendurik txukunena ematen diona, Zer Egin da gure ustez, bai kopuruagatik, bai jarraikortasunagatik, bai bere artikuluak orijinalak direlako (ez itzulpenak) gehienak, eta baita euskara beraren kalitateagatik ere.

LKIren Zutik, estatu mailako Combateren osagarri honetan, ohizko laburpen eta izenburuez aparte, euskaraz, berriak eta nazio arazoari buruzko artikuluak (batipat) agertu ohi dira.

LAIAren Sugarra aldizkaria, joan den Maiatzerarte alderdi barneko boletin gisan agertu ohi zena, zabalkunde politikorako kazeta gisan agertzen da ordutik eta bost ale (Zortzi orrialdekoak) agertu dira harrezkero.

Euskaraz, politika eta kultura gaiak dakartza.

Gogoan izan hurren doazen datuak ikusterakoan, hauteskunde portzentaiak, 1979ko jeneraletakoak direla eta Nafarroari dagokionean, PNV, EE eta PT, Nacionalistas Vascos elkartean zeudela.

Alde horretatik erru txikiren bat izan ahal da gure kalkuluetan.

Kazeten portzentaiak berriz, ahalik eta modu zehatzenean egiten ahalegindu gara eta 1981. urteari dagozkio.

Juan Martin ELEXPURU (EHE) eta Txema LARREA.